Erretzeari uzteko kanpaina eginen da martxoan eta apirilean Liburutegian

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:14
TTIPI TTAPA

Osasun Zerbitzuek antolatu dute eta Malerrekako herritar guztiak daude gonbidatuak

Malerrekako Osasun Zerbitzuen ekimenez, erretzeari uzteko kanpaina eginen da martxoan eta apirilean Malerrekako erretzaile guztiei zuzenduta. Lehenbiziko saioa aste honetan egitekoa zen, asteartean, baina oraindik ere badago aukera. Martxoan bertze lau saio eginen dira, hurrengo asteartetan, hain zuzen: hilaren 10ean, 17an, 24an eta 31n. Horrez gain, apirilaren 7an ere bertze bat eginen da. Taldeka banatu eta Doneztebeko Liburutegian bilduko dira, eta 12:30etik 14:30era mediku eta erizainekin solasaldian ariko dira interesatuak.

Erretzeari uzteko Malerrekan halako ekimen bat antolatzen den lehenbiziko aldia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun