Martxoaren 7an omenaldi ttiki bat eginen zaio Unai Apeztegiari

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Olaizola sagardotegian

1996ko apirilaren 13an debutatu zuen Elizondon Aspe enpresarekin. Geroztik hainbat garaipen eskuratu ditu: 1993an Nafarroako buruz-buruko txapelduna izan zen, 95ean Munduko Kopako txapelduna, 96an ETB Torneoko binakako txapelduna, 99an bigarren mailako Espainiako binakako txapelduna eta 2002an bigarren mailako azpitxapelduna. Aspe enpresan 12 urte egin ondotik, abenduan amaitu zuen kontratua.

Orain, herritarren omenaldia jasoko du, larunbatean, hilak 7. 20:20ean Aurtiztik autobusa aterako da Hernaniko Olaizola sagardotegira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun