V. Sagardo Eguna Bartzelonan

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:50
TTIPI TTAPA

Azken urteetan bezala, Miriam Altzuri eta Arkaitz Mindegia trikitilariak, Jon Barberena, Ion Ansa eta Ander Lizarralde bertsolariekin batera, Bartzelonako Euskal Etxeko V. Sagardo Egunean egon dira. Otsaileko azken asteburuan egon ziren eta urtetik urtera jende gehiago biltzen diren seinale, aurten 90 lagun bildu ziren bazkaltzera. Bazkalondotik nahi adina kantu eta bertso izan ziren gure boskotearen eskutik. Arratsaldean euskal tabernetan triki-poteoa egin zuten, karriketan euskal dantzak dantzatuz. Miriam eta Arkaitzk besta hau sortu zenetik ez dute hutsik egin eta gero eta giro ederragoa aurkitzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun