Korrikaren aldeko bertso afaria larunbatean Aurtizko Ostatuan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Julen Zelaieta eta Ander Lizarralde bertsotan ariko dira

Ibintza Kultur Taldeak Korrikaren aldeko bertso-afaria antolatu du larunbat honetarako, martxoak 7, Aurtizko Ostatuan. Afalondotik Julen Zelaieta eta Ander Lizarralde bertsolarien saioa aditzeko modua izanen da eta ondotik, Miriam eta Arkaitz trikitilariekn kantu eta dantzan gaua pasatzeko aukera izanen da.

Afaria sagardotegiko menua izanen eta 22 euro kostako da. Norbaitek apuntatu nahi badu Aurtizko Ostatuan eman beharko du izena. Ahalik eta azkarren apuntatu lekua mugatua baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun