Ulibeltzak-eko zuzendaritza berria

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:35

Ttipi-Ttaparen aurreko alean aipatu bezala, aurten aldatuko da Ulibeltzak Elkarteko zuzendaritza batzordea. Larunbat honetan, martxoak 7, eginen da bilera elkarteak duen egoitzan, 18:00-etan. Botazio bidez aukeratuko dira datozen bi urteetan zuzendaritza batzordea osatuko duten bazkideak. Hurrengo alean emanen dizuegu bilera horretan ateratako emaitzen berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun