Sagardotegira ateraldia eginen da martxoaren 14an

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 12:35
TTIPI TTAPA

Ulibeltzak Elkarteak-ek antolatutako autobusa beteta dago dagoeneko

Ulibeltzak Elkarteak datorren martxoaren 14rako Etxeberria sagardotegira joateko autobusa antolatu du. Zerrenda atera bezain laister, autobusa beteta zegoela erran zuten antolatzaileek, eta beraz, ikusten da jendea sagardotegirako gogoarekin dagoela.

Autobusa herritik 13:00etan aterako da eta itzulerako ordua momentuan erabakiko da. Jende dezente bilduko denez, ziur giro ederrean eginen dutela ateraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun