Uholdeek kalteak berriz ere

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Argazkia: Nerea MITXELTORENA TTIPI TTAPA

Otsailaren 11 egun beldurgarria izan zen. Euria hasi zuen, ez zuen gelditu, eta herritar aunitzi 2007ko maiatza etorri zitzaien burura. Zorionez, ez zen orduko uholderik izan baina euri erauntsiak kalteak eragin zituen oraingoan ere. Hainbat zatitan errekak gainezka egin zuen eta errota parean dagoen pareta bota zuen. Etxegaraiko bordan ere ikari ederra eraman zuten, biharamunean, euriaren ondorioz, baserri ondoko granjara doan bidean sekulako erorka izan baitzen. Bidea eta belatiak erreka zokoraino erori ziren, Ibarla baserriraino. Udala lanean ari da uholdearen kalteak konpontzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun