Uholdearen inguruan Etxalarko EAri erantzuna

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 11:44

EAk atera duen azkeneko prentsa oharrean, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jasotzeko eta kalteak %100ean kobratzeko zorroztasuna eskatzen dio Udalari. Zein dirulaguntzaz ari dira? Guk dakigunez ez dago inolako dirulaguntzarik, lege proposamen bat bakarrik, Nafarroa Baik egina. Berriz ere, behia baino lehen zintzarria erosia.
Alkatea, edozein erakundek herrira bisita egiten duenean edo ingurura hurbiltzen direnean, hor egoten da. Azkeneko adibidea Garraio Departamentuko kontseilaria Doneztebera etorri zenekoa dugu. Kontua da, bisita egiterakoan bertaratzen diren teknikoak eta Udaleko teknikaria elkarrekin izatea, alkatea egotea bezain garrantzitsua dela, beraiek kuantifikatu eta kalifikatzen baitituzte obrak.
Maiorga Ramirez, Etxalarko salbatzailearen moduan agertzen zaigu; egia erran, Herri Taldekoak ez dakigu zer egin «espiritu santua» edo «maior conseguidor» izendatu? Bere lanaren arrastorik ez dago Etxalarren. Ematen du berak mozten duela pastela, baina parlamentuan, pastela, bertze batzuen eskuetan dago. Nonbait EAkoek «agostazo»aren ondorioz insolazioak jota, egunetik eguenera gero eta nahasiagoak daude.

Etxalarko Herri Taldea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun