Baztan Rugby Taldeak lehen mailako azken jardunaldia izanen du asteburu honetan. Dagoeneko ez du Ohorezko Mailara igotzeko fasera sailkatzeko aukerarik, baina hirugarren postuan akitu nahi du. Horretarako, Mungia Kakarraldo taldeari aurre egin beharko dio larunbat arratsaldeko 16:30ean Plentziako Ardanzas zelaian. Gainerako kiroletan, eskualdeko taldeak azken txanpan sartuak dira eta gero eta partida erabakiorragoak dituzte, beraien helburuak betetzeko. Hauxe izanen da asteburuko jardunaldia:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente Mailan
Lagun Artea – Aurrera, igande arratsaldeko 16:30ean Lakuntzan.
Subiza – Baztan, igande arratsaldeko 16:30ean Subizan.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Ardoi, igande arratsaldeko 16:00etan Uharten.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Usurbil - Beti Gazte, igande arratsaldeko 17:00etan Usurbilgo Harane zelaian.
Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Segura Goierri, Matzadan larunbat arratsaldeko 16:15ean.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte – Billabona, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Behobia - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Irungo Artian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – Amigó, larunbat arratsaldeko 16:30ean Giltxaurdin.
Etxarri Aranaz – Aurrera, larunbat goizeko 11etan Etxarri Aranazen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Urnieta - Beti Gazte, larunbat goizeko 11:45ean Urnietan.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Kostkas Miren Bihotza B - Gure Txokoa, igande goizeko 10etan Matigoxotegin.
Nafarroako kadete ligan
Doneztebe – Urtxintxa San Fermin ikastola, Taxoaren larunbat arratsaldeko 16:15ean.
Baztan – Ardoi B, Giltxaurdin larunbat goizeko 11:30ean.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Internacional, larunbat eguerdiko 12etan Matzadan.
Nafarroako Alebin ligan
Huarte A – Doneztebe, larunbat goizeko 11etan Uharteko Aretan.
Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Beti Gazte – Anaitasuna, larunbat arratsaldeko 18:00etan Mastegin.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Allerru Jaizkibel - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 19:45ean Lezoko Bekoerrotan.
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Xaguaclub.com, ostiral gaueko 21:00etan Goizuetako eskolan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Castellón - Lindutx-Baztan BKT, Castellonen larunbat arratsaldeko 19:00etan.
Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka – Beti Onak, larunbat arratsaldeko 17:30ean Doneztebeko kiroldegian.
Mutiko jubenilak
Erreka – Huarte, larunbat arratsaldeko 16:00etan Doneztebeko kiroldegian.
Neska kadeteak
Lagunak - Baztango KT A, larunbat goizeko 10:30ean Barañaingo kiroldegian.
Mendavia - Baztango KT B, larunbat goizeko 10:30ean Torre Basokon.
Neska infantilak
Lekaroz A – Lagunak, larunbat goizeko 11etan Elizondoko kiroldegian.
GDM La Merced A – Erreka, larunbat goizeko 10etan Ermitagaña kiroldegian.
Lekaroz B – BM Mendavia, larunbat goizeko 11etan Ermitagaña kiroldegian.
Neska alebinak
Baztango KT – Atarrabia, larunbat goizeko 10etan Elizondoko kiroldegian.
SASKIBALOIA
Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan, 10-18 postuak
Lekaroz – Larraona, igande eguerdiko 12etan Elizondoko kiroldegian.
Junior neskak
Basoko - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratsaldeko 17:30ean Basoko kiroldegian.
Toki-Ona Bortziriak – Sagrado Corazon, astelehen aratsaldeko 19:00etan Toki-Onan.
Kadete mutilak
Calasanz – Lekaroz, larunbat goizeko 11etan Iruñeko Larrabide kiroldegian.
Lekaroz – Larraona B, asteazken arratsaldeko 18:00etan Elizondoko kiroldegian.
Aurreinfantil neskak
Tafalla - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:50ean Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.
Minibasket neskak
Azpilagaña - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:50ean Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.
Preminibasket neskak
Noain Caja Rural A - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:30ean Noaingo kiroldegian.