Bortzirietako bi futbol talde nagusiak sailkapen buruan

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 24a

Eskubaloian, Doneztebeko Erreka talde nagusia ere halaxe dago

Joan den astean Beti Gazte futbol talde nagusia bigarren zen, lider zen Oiartzun taldearekin berdindua. Oiartzuarrek, halere partida bat guttiago jokatua zuten. Aste hondar honetan lesakarrek ez dute jokatu, oiartzuarrek aldiz bai. Jokatu eta galdu. Golen aldeari esker, orain Beti Gazte liderra da Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan. Guttitan gertatuko da hori: norberak ez jokatu, zure aitzinetik dagoen arerioak jokatu eta halere aitzinera egin sailkapenean. Golaveragearen mirariak! Erregionaleko bigarren mailako igoera fasean ere, Gure Txokoak gibeleratutako partida irabazi zuen eta bertze bi talderekin berdindua dago sailkapen buruan. Eskubaloian, Doneztebeko Erreka talde nagusia denboraldi bikaina egiten ari da. Txantrean, berekin berdindua zegoen taldeari 11 goleko aldearekin irabazi zion partida bikain batean eta orain sailkapen buruan dago Anaitazarrarekin batera. Errugbian, Baztan Rugbi Taldeak ez zuen suerterik izan Zarautzen eta galdu ondotik, ez dauka igoera faserako sailkatzeko aukerarik. Hauek izan dira asteburuko emaitzak

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Aurrera 1 (Jon) – Avance Ezkabarte 0.
Baztan 1 (San Jose) – C.D. Pamplona 4.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Alsasua 2 – Doneztebe 3 (Mikel Maiak 2 eta Ander Bertiz).

Gipuzkoako Erregionaleko 1. Mailan
Gure Txokoa 2 (Gwendal Larqueren golak) – Ordizia 1.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte 2 (Ibai Retegi eta Ander Ordoki) – Allerru 1.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Lengokoak 4 – Gure Txokoa 1 (Fernando Iturria).

Nafarroako kadete ligan
Ardoi B 3 – Doneztebe 1 (Borja Arregi).

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Urnieta 2 – Gure Txokoa 1 (Mattin Irigoien).

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – San Jorge.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 2 (Iban Juanenaren golak) – Izarra 2.

Nafarroako Alebin ligan
Iruña 2 – Doneztebe 0.

Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Mondragon 3 - Beti Gazte 0.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligan
Ardoi 5 – Doneztebe 0.
Lagunak 3 - Beti Gazte 2 (Nahia Garcia eta Olaia Iantzi)
Amigó 2 – Beti Gazte 8 (Olaia Iantzik 3, Maddi Arriola 3, Amaia Zapirain eta Maider Olaziregi).

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 8 – Tecnun 3.

Gipuzkoako 3. Mailan
UDA Orly 8 - Umore Ona 1.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Lindutx-Baztan BKT 21– Castelldefels 22.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Txantrea 22 – Erreka 33.

Mutiko jubenilak
Lagunak 41 – Erreka 14.

Neska jubenilak
Loyola 32– Erreka 12.

Neska kadeteak
Baztango KT A 33 – Itxako 36.

Neska infantilak
Erreka 22 – Malkaitz 19.
GDM La Merced B 23 - Lekaroz B 17.

Neska alebinak
Itxako A 3 - Baztango KT 5.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak 60 – IES Ebro Genesis 38.

Junior neskak
San Cernin B 65 - Toki-Ona Bortziriak 42.

Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 23 – Miravalles Redin 53.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 41 – IES Basoko A 38.

Minibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 42– Exc. Dakar Jesuitinas 32.

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 32 – Aranguren 27.

ERRUGBIA

Lehen Maila Nazionalean
Talaimendi A Zarautz 19 - Baztan RT 14.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun