Beintza Labaien, Eratsun eta Saldisko eskolek ihauteriak ospatu zituzten

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 23a, 08:44
TTIPI TTAPA

Pasa den Ortziralean, Otsailak 20, Beintza Labaien, Eratsun eta Saldisko eskolek ihauteriak ospatu zituzten. Aurten hiru ikasetxeetako neska mutikoak Txorimaloz mozorrotu eta gurasoen laguntzaz elkarri bisita egin diote.

Lehenengo Eratsunen eman zuten buelta trikitixa doinuz karrikak alaituz, bertan hamaiketakoa egin eta Saldiasen txanda iritsi zen, herriko karriketatik ibili ondoren denak elkarrekin bazkaldu eta Labainera!!! Labaingo txangoa eginda, a zer sorpresa, eskolan merendua prest zegoen!!!

Hiru eskoletako irakasleek gurasoei esker bereziak eman nahi dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun