Mikel eta Naroa izan ziren 2008an eskualdeko haur jaioberriei gehien paratutako izenak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 20a, 12:20

Ttipi-ttapak Nafarroan hartzen duen eskualdean 312 haur jaio ziren iaz, 161 neska eta 151 mutiko

Ttipi-ttapak Nafarroan hartzen duen eskualdean 312 haur jaio ziren 2008an, 161 neska eta 151 mutiko, beti ere ttipi-ttapan bildutako datuen arabera. Beraz, 2007an baino 51 haur gehiago jaio ziren.

11 Mikel

Mutikoen artean, joan den urtean bezalaxe, Mikel da izenik erabiliena, 11 kasurekin (2007an ere 11 izan ziren), BeƱat bigarrena 8rekin eta Julen hirugarrena, 6rekin. 5 Aitor eta launa Unax, Aimar, Mattin, Oihan eta Eneko jaio ziren iaz gure eskualdean. Halere, aipatzekoa da mutikoetan 84 izen ezberdin erabili zirela.

7 Naroa

Nesken kasuan, Naroa da gehien erabili den izena, 7 kasurekin. Nahia izena ere 7 neskei paratu diete, baina kasu batzuetan h-z jarri dute izena, bertze batzuetan h-rik gabe eta kasu batean y grekoarekin, Naya, alegia. Bi izen hauen ondotik, Kattalin, Leire, Uxue, Ane eta Ainhoa datoz, izen horietako bakoitza bortz neskari paratu baitiote. 2007an Uxue izan zen izenik erabiliena, zortzi neskei jarri baitzieten izen hori. Nesken kasuan ere hainbat izen ezberdin erabili ziren 2008an, 92 guzira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun