Oitzen ur deposito berria egiteko lehiaketa lehiaketa egin du Udalak. Otsailaren 20an, ortziralean, akituko da proposamenak aurkezteko epea. Lanen aurrekontua 124.000 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak %70a ordainduko du.
Aspaldiko egitasmoa
Oitzen aspaldiko asmoa da ur deposito berriarena, ura herritar guziei ailegatzea nahi baitute. Horretarako etxe berriak egiten ari diren eremuaren gaineko aldean eginen da. Izan ere, Alberto San Miguel alkateak ttipi-ttapari errandakoaren arabera, “lehenagoko iturri zaharrak ez du goratzeko aukerarik ematen eta depositu zaharra herrian bertan sartua gelditua zen. Kontua da herriko gazteak etxe berriak egiten ari direla eta herria ttiki gelditu eta bazterretan hasi direla eraikitzen. Depositu zaharrak ez lieke etxe horiei urik emanen eta asmoa eurengana ere ailegatzea da”.