Zubietako Herriko Ostatua hartzeko bigarren deialdia zabaldu du Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 18a, 12:02

Proposamenak otsailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira

Urtarrilean, Zubietako Udalak lehiaketa irekira atera zuen Herriko Ostatua errentan hartzeko aukera. Urtarrilaren 24an akitu zen eskaintzak aurkezteko epea baina ez zen interesaturik agertu. Horregatik baldintzak aldatu eta bigarren deialdia egitea erabaki zuen Zubietako Udalak. Hala, otsailaren 28an, hurrengo asteko larunbatean, akituko da bigarren deialdi horretara aukezteko epea. Aipatu, lehenbiziko deialdian hilabeteko errenta 750 eurotan ezarri zutela, baina bigarrenean, lehenean inor aurkeztu ez zelako, 600 eurora jautsi dutela, bi kasuetan, %16ko BEZa gehitu behar zaio. Errentaren iraupena bortz urtekoa izanen da eta bertze horrenbertze luzatzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun