Xabierrera joateko izen emate epea zabalik dauka Arkupeak elkarteak

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 18a

Otsailaren 27a baino lehen egin behar da

Martxoaren 12an, Xabierko gaztelura egun bateko ateraldia antolatu du Arkupeak elkarteak. Gazteluko elizan erromesen meza aditzeko asmoa dute 11:00etan eta gero, 13:15ak aldera, Xabierko jatetxean bazkalduko dute honako menu honekin: etxeko budina, hostorea ganba eta espinakaz betea, zerbaren orrimamia itsaskiz betea menier saltsarekin, haragiz betetako piperrak foie saltsarekin, itsaski koktela, langostinoak plantxan, umerria entsaladarekin, kaba, tarta eta izozkia eta edateko, ura, ardoa, kafea eta kopa arrunta.

Bazkalondoan dantzaldia

Bazkari ederraren ondotik, 16:30etik 18:30era musika eta dantzaldia ere izanen dute Joxe Angel akordeolariarekin, ohikoa denez. 18:45ean autobusak berriz ere etxera abiatuko dira.

Egun osoaren prezioa 30 euro

Bidai honetarako izen ematea otsailaren 16tik 27ra egin behar da eta hondar egun honen ondotik, ez da bertze inor onartuko. Egun osoko prezioa 30 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun