Asteburuko kirol jardunaldiak, jakina, klase guzietako emaitzak utzi dizkigu.
Futbolean, Nafarroako Preferenten ari diren bi taldeek, Baztanek eta Aurrerak, galdu egin dute, baina lehen mailakoak, Doneztebek garaipen handia lortu du.
Bortzirietako bi taldeek mailaz igotzeko borrokan segitzen dute. Beti Gaztek garaipenarekin eta Gure Txokoak berdinketarekin, lehen postuetan berdinduak daude, bakoitza bere kategorian.
Halere, emaitzarik aipagarriena Doneztebeko neska kadeteena izan zen, denboraldiko –eta beraz, historiako– lehen garaipena lortu baitzuten. Ez nolanahikoa gainera, 7-0 irabazi baitzuten.
Eskubaloian ere gazitik eta gozotik izan zen. Saskibaloian, Toki-Ona Bortziriak senior mutilen taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen.
Hauek izan dira emaitza guziak.
FUTBOLA
Nafarroako Preferente Mailan
Cantolagua 2 – Aurrera 0.
San Jorge 4 – Baztan 2 (Agustin eta Borja).
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 5 (Beraien atean, Mikel Telletxea, Iban Santesteban, Iker Irazoki, Mikel Arrieta) – Castillo de Tiebas 1.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 3 (Andoni Larralde, Xabi Maritxalar Errandonea, Ander Maia) – Lengokoak 0.
Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako Igoera fasean
Gazteak 2 - Gure Txokoa 2 (Asier Larrañaga eta Eduardo Etxebeste).
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Oiartzun 8 - Beti Gazte 3 (Mikel Aitor Floresek (3)).
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 4 (Andoni Riopedrek 3 eta beraien atean) – Martutene 1.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan igoera fasean
Beti Gazte 0 – Vasconia 5.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 0 – Dunboa Eguzki 1.
Nafarroako kadete ligan
Doneztebe 0 – Burlades 3.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Mariño 1 - Gure Txokoa 0.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Burlades - Beti Gazte bertan behera.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Urtxintxa San Fermin Ikastola 1 – Doneztebe 1 (Unai Apezetxea).
Nafarroako Alebinen ligan
Doneztebe 5 (Imanol de Ruedak 2, Mikel Retegik 2 eta Josu Mitxeo) – Paz de Ziganda 2.
Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Lazkao 2 - Beti Gazte 1 (Irantzu Etxebeste).
Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligan
Doneztebe 7 (Itsaso Iriartek 3, Sara Azkarate, Maider Lizeaga, Ainhoa Larrea eta Izaro Sukilbide) – Amigó B 0.
Beti Gazte 1 (Ainara Martin)– Ardoi 5.
Beti Gazte 1 (Olaia Iantzi) – San Cristobal 4.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Naturista Mari Carmen 4 - Gure Txokoa 3 (Iñaki Enadra, Aitzol Irizar eta beraien atean).
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona 3 – Zarauztarrak 2.
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Lleida 37 - Lindutx-Baztan BKT 26.
Emakumezkoen 2. Maila Nazionalean
Lindutx-Baztan BKT B 24 – Anaitasuna 20.
Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka 25 – BM Burlada 19.
Mutiko jubenilak
Erreka – Ardoi, otsailaren 16an, astelehen arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Donezteben.
Neska jubenilak
Erreka 28 – Ultzama 27.
Neska kadeteak
Erreka – Ardoi.
Oberena 0 - Baztango KT B 26.
Neska infantilak
GDM La Merced B 30 – Erreka 7.
GDM La Merced A 26 - Lekaroz B 22.
Lekaroz A 26 – BM River Ega 4.
Neska alebinak
Baztango KT 0 – Cantolagua 8.
SASKIBALOIA
Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan, 1-9 postuak
AD San Juan 69 - Toki-Ona Bortziriak 62.
Junior neskak
Jesuitinas 40 - Toki-Ona Bortziriak 36.
Infantil neskak
Arenas Tudela 33– Toki-Ona Bortziriak 30.
Aurreinfantil neskak
Teresianas 33 – Toki-Ona Bortziriak 72.
Minibasket neskak
Teresianas 26 – Toki-Ona Bortziriak 46.
Preminibasket neskak
EGA Pan A 60 - Toki-Ona Bortziriak 10.
ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean
Baztan RT 19 - Independiente Santander 8.