Nafarroako Bertsolari Txapelketak lehen fasea, azken-laurdenekoa, akautu
zuen iragan larunbatean, Tafallan egin zen saioarekin.
Iaz Txapelketan parte hartu ez zuen Xabier Silveira lesakarra zen faborito nagusia eta lehen postua eskuratu zuen, baina bigarrena eta hirugarrena –Xabier Legarreta aranoarra eta Joxe Juan Zubieta Etxabe lesakarra– hagitz gertu izan zituen. Gibelerago –eta finalerdietatik kanpo– gelditu ziren saioan parte hartu zuten berte hiru bertsolariak, Xabier Terreros lesakarra, Diego Riaño leitzarra eta Ekaitz Astiz.
140 lagun inguru izan ziren Kube aretoan, Tafallako zaleek saioarekin
gozatu zuten, nahiz eta saioa apartekoa izan ez. Lehen faseko azken saioa
izanik, bertsolarien gainean zegoen presioa ohi baino handiagoa zen eta
hori nabaritu zen.
Puntuaketa estua
Honakoa izan zen puntuaketa:
Xabier Silveira 187,5 puntu
Xabier Legarreta 186,5 puntu
Joxe Juan Zubieta ”Etxabe” 185 puntu
Xabier Terreros 167 puntu
Diego Riaño 165,5 puntu
Ekaitz Astiz 153 puntu
Horrela, akautu da lehen fasea eta dagoeneko badakigu zeintzuk izanen
diren finalaurrekoetan arituko diren 17 bertsolariak, iazko txapeldunarekin
Julen Zelaietarekin batera.
Lehenbiziko finalaurrekoa larunbatean Goizuetan
Finalaurrekoak horrela gelditu dira:
Goizueta (Otsailak 21; 17,30ean): Julen Zelaieta, Jon Barberena, Iñigo
Olaetxea, Bittor Elizagoien, Eneko Lazkoz eta Aritz Saragueta.
Altsasu (Otsailak 28, 17,30ean): Aimar Karrika, Xabier Silveira, Miel Mari
Elosegi “Luze”, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe eta Alazne Untxalo.
Antsoain (Martxoak 7; 17,30ean): Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier
Legarreta, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”, Ander Fuentes “Itturri” eta Iñaki
Aleman.


