Manttale Mendi Lasterketa taldeak 50 lasterketa baino gehiagiotan parte hartu zuen iaz, mendi nahiz asfalto gaineko lasterketak eta guzira 17 garaipen lortu zituen. Horietatik 8 Cristina Arbues igantziarrak lortu zituen, 3 Patxi Irazoki igantziarrak, bina Rafa Maritxalar lesakarrak era Unai Santamaria hernaniarrak eta bana Alberto Barberena elizondarrak eta Lorea Agirre beratarrak. 2007an egin zuen bezalaxe, Manttalek Espainiako Kopako lau probetan eta Euskal Herriko Kopako lauetan parte hartu zuen. Asfalto gaineko proba garrantzitsuetan ere atera ziren Manttaleko korrikalariak: Behobia-Donostia, Donostiako Maratoi Erdia, Orreaga-Zubiri lasterketa eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko bertze hainbat herri lasterketetan. Berako Mendi Maratoi Erdia ere antolatu zuen iaz laugarren aldiz eta horrez gain, 8 eta 14 urte arteko neska-mutikoentzat atletismo eskola sortu du eta larunbatero atletismoari buruzko ikasgaiak ematen dira. Informazio gehiago: www.manttale.com eta www.ttipi.net web orrietan.