Langabezia

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Krisia kalte haundiak sortzen ari da Senperen ere. Enpresak, eta beraz, langileak, zailtasunak jasaten ari dira. 33 langileetatik 7 kanpo eman beharko ditu Eurotech Lizardia aldean dagoen lantegiak. Saltokietako altzari eta tresnak ekoizten ditu eta lana ttikitu eta 7 lagun kanpo ematea bortxatua izan da.
Darrigues okindegian ere hiru lagun lanik gabe geldituko dira martxoaren lehenean betiko bururatuko baita ogia etxez etxe autoz eramateko banaketa. Ttipi-Ttapari erran dionaz, okinak ez du gogotik hartu erabakia baina badira urteak gero eta ogi gutiago saltzen dutela etxez etxe eta denbora berean gastuak gero eta haundiagoak dira. Gaur egun, 13 lagunek lan egiten dute baina 2007ko uholdeekin zailtasunak jasan dituzte. Aseguru etxeek kaltetu zen materiala ordaindu arren, hiru hilabete galtzeak golpea eman dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun