Arrieta eta Peyresaubes txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 15:47

Argazkia: X. HARRIAGUE TTIPI TTAPA

Mathieu Arrieta eta Thomas Peyresaubesek haien Frantziako hirugarren txapela jantzi dute ezker pareteko Joko Garbin. Finalak otsailaren 8an jokatu zituzten Angelun. Paueren aurka aritu ziren, eta erraz hartu zituzten menean 40 eta 23. Argazkian Jean Michel Jauregi Sarako Izarra taldeko kidearekin ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun