Inauteriak gainean ditugu eta larunbatean herriko gazteak etxez etxe ibiliko dira goizetik. Arratsaldean, 19:00ak aldera plazara hurbilduko dira eguna Herriko Etxeko Edantegian finitzeko. Biharamunean, igandearekin, ekitaldi gehienak plazan izanen dira. Mezatik lekora, Zanpatzarren auzia izanen da, baita ezusterik ez bada Sarako Kantarien emanaldia ere. Ondotik Ikastolak bazkaria prestatuko du nahi duten guztientzat.
Txartelak Herriko Etxeko Edantegian hartu behar dira aitzinetik.