Turismo Bulegoak joan den urtarrilaren 29an egin zuen bere biltzar nagusia. Hogeita bost bat lagun bildu ziren, eta usaiako egitarauari aldaketa batzuk egitea onartu zuten.
Urteko ekitaldi nagusiekin segituko dute, baina bertze batzuek, berriz, momentuz baztertu eginen dituzte. Idazleen Biltzarra, udako merkatuak, Telethona eta GR8 ibilaldia antolatuko dituzte aurten ere, mendi bizikleta eta zaldi ibilaldiak, aldiz, ez. Kontrabandisten Lasterketa Sara Korrika elkartearen gain pasatuko da. Horretarako 1.000 euroko dirulaguntza galdetu dute, baina momentuz ez zaie arraposturik eman.
Sarako Trail antolatzeko, aldiz, dirulaguntza bat emanen zaie. Turismoari begira herriko bisita gidatuak gehiago sustatzen entsaiatuko dira, eta Iruñean eta Donostian egiten diren ferietan parte hartuko dute urte guziz bezala.