Ia mila langaberekin joan da ilbeltza

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Sekula baino langabe gehiago daude eskualdean. Doneztebeko bulegoan, %15eko igoera izan zuen ilbeltzean eta 975ra ailegatu zen kopurua: milaren mugatik hurbil eta 2008 urte akabailan baino 128 gehiago. Hego Euskal Herrian, berriz, 146.468 langabe zenbatu ziren aitzineko hilabetean eta daturik okerrenak Nafarroakoak izan ziren, urtebetean %53 igo baitzen. Banaz bertze %10 igo zen langabezia eta Doneztebekoa izan zen bigarren igoera haundiena izan duen bulegoa, Altsasukoaren ondotik. Gainerakoan, Doneztebeko INEMen bitartez 259 kontratu egin ziren urtarrilean, eta horietatik 49 bertzerik ez ziren mugagabeak izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun