Orain arte judoan nabarmendu zara, eta orain eskubaloian ere bai. Bietan ongi. Ez al dira ba bi kirol hagitz diferente?
Bai, hagitz diferenteak dira.
Zein duzu nahiago?
Eskubaloia.
Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatzeko Nafarroako selekzioak aukeratu zintuen. Zergatik ote?
Aunitz ginen baina ez dakit.
Esperientzia polita izan da?
Bai. Bertze taldeetan maila ona dagoela ikusi dut.
Zenbat partida jokatu zenituen selekzioarekin?
Denetara sei partida jokatu genituen. Andaluzia, Kanarias, Euskadi… Selekzio horien kontra. Batean ez nuen jokatu lepoan tiroia nuelako baina bertzeetan bai. Batzuk irabazi eta bertzeak galdu genituen, eta sailkapen orokorrean zazpigarren gelditu ginen.
Astean zenbat entrenamendu egiten dituzu?
Eskubaloian, hiru entrenamendu astean. Ordu eta erdikoa izaten da saio bakoitza.
Eta Nafarroako selekzioarekin ari zinenean?
Eskola egunetan igandetan bakarrik aritzen ginen. Iruñera joaten ginen eta goizez bi orduko entrenamenduak egiten genituen. Eguberrietan, berriz, txapelketa hasi aitzinetik, egunero goiz eta arratsaldez ordu eta erdiz entrenatzen genuen.
Eta judoan attaren maila hartzeko nola ikusten duzu zure burua?
Zaila izanen da.
Zein da judoka eta eskubaloi jokalari ona izateko sekretua?
Entrenatzea.
Judoa eta eskubaloiaz gain, baduzu bertze afiziorik?
Ez.
Kirolari bezala zein da zure ametsa
Eskubaoiarekin segitzea, profesionaletan aritzea eta ahal bada hortik bizitzea gustatuko litzaidake.