Aitzineko asteotan sinadurarik gabeko eskutitzak jaso ditugu Ttipi-Ttapan Irakurleak Mintzo atalean argitaratzeko. Baina ez dira argitaratu, eskutitz guztiekin batera, idatzi duenaren izen-deiturak eta telefonoa bidali behar direlako. Bertzela, ez dira argitaratuko. Gisa berean, aipatu, iritzi ezberdinek tokia izan dezaten, ez dela komeni makinaz idatzitako 25 lerro baino luzeago idaztea. Laburtu beharra izanez gero, Ttipi-Ttapak bere esku izanen du horretarako eskubidea.
Ttipi-Ttapako erredakzioa