Ttipi-Ttapa Telebistaren itxierari buruz

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Ttipi-Ttapa Telebistaren itxiera aztertzeko bildu ondotik, ELA sindikatuak ondokoa adierazi nahi du:
· Ttipi-Ttapak informazioarekin lan eginez, azken urte hauetan funtzio sozial bat bete du Bidasoa aldean.
· Informazioarekin lan eginez, euskara transmititzeko ezinbertzeko tresna zen, guztiz euskalduna den inguru honetan.
· Gertatutakoaren harira, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Ttipi-Ttapako langileei eta Nafarroako Gobernuari adierazpen askatasuna eta gure nortasun kulturala erasotzeari uzteko eskatzen diogu.

ELA sindikatua

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun