Krisiari aurre egin eta langabezia murrizteko Espainiako Gobernuak Ezkurrarako iragarri dituen ia 30.000 euroak Zurginearen ondoan dagoen bidea zabaltzeko erabiliko dira. Hartara, kamioiak arazorik gabe pasatu ahal izanen dira.
Horrez gain, herria zeharkatzen duen errepide zatian abiadura murrizteko bi oztopo paratzea ere onartu du Udalak. Eskolako autobusaren geltokian ere markesina jarriko da.