Ezkurraren etorkizuna

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Malerrekako bizilagunak gehien kezkatzen dituen gaietako bat biztanleriaren beherakada da. Ezkurraren kasuan, esaterako, azken 10 urteotan 50 herritar gutxiago daude. Gaur egun, 183 lagun daude erroldan, baina horietatik 49 herritik kanpo bizi dira.

Adinez, gehienak nagusiak

134 herritarren adinak ere kezka sortzen du.
18 urtetik beheitikoak 7 baino ez dira
18-30 urtekoak 16 dira
30 eta 40 urtekoak 15
40 eta 50 urtekoak 19
50 eta 60 urtekoak 27
60 eta 70 urtekoak 22
70 eta 80 urtekoak 20
80 urtetik goitikoak 8

77 urte baino gehiago dituzten 50 lagun bizi dira Ezkurran. Gazteen artean, berriz, 30 urtetik beheitikoak 23 dira, 18 urtez azpikoak diren zazpiak kontuan hartuz.
Udal artxiboa begiratu eta 1824. urtera joz, aldea oso haundia dela ikus daiteke. Urte hartan, 593 ziren erroldatutakoak. Gisa berean, 172 ziren 16 urtetik beherakoak eta 85 lagun 50 urte baino gehiagokoak. Edonola ere, biztanleria igotzea posible da. Etxe eta pisu berriak eraiki dira eta jende gaztea jarri da horietan bizitzen, momentuz, ezkongabeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun