Elizako erlojua mekanizatzeko proiektua aurkeztu du Udalak Nafarroako Kutxan

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

TTIPI TTAPA

Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoaren bitartez laguntza eman daiteke

Aitzineko aldi batean aipatu bezala, Udalak Elizako dorrean dagoen erlojua mekanizatu nahi du eta horretarako lanean hasi da: besteak beste, Altsasu, Elizondo edo Iturengo erlojuekin lan bera egin duen Iruñeko San Martin erloju-dendara jo du.

Bestalde, lan horien gastuari aurre egiteko Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoan aurkeztu du proiektua eta horrela, Nafarroako Kutxako bezeroa den edozeinek eman ahal izanen du laguntza. Joan den urtean Ezkurrako baserri eta borden argazki bilduma liburua subentzionatzeko aukera eman zitzaien Nafarroako Kutxako bezeroei, eta guztira 5.400 euro lortu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun