7 herritako gaztetxoak ingelesa ikasten

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

TTIPI TTAPA

Eskualdeko hainbat ikastetxetako ikasleek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatu duen English Week kanpainan hartuko dute parte. Almandoz, Beintza-Labaien, Elizondo, Eratsun, Ituren, Leitza eta Lekarozko 5. eta 6. mailako eta DBH 1.eko ikasleak izanen dira Irunberriko egoitza batean ingelesa ikasten ariko direnak. Ekainera bitartean, Nafarroako 900 ikaslek bisitatuko dute Irunberriko egoitza, eta gehienez 50 ikasle izanen dituen talde bakoitzak bortz egun igaroko ditu han, astelehenetik ortziralera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun