Mutikoen eskola zaharra konpontzeko proiektua aurkeztu du Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Mutikoen eskola zaharra biltegi bezala erabiltzen du Udalak. TTIPI TTAPA

Espainiako Gobernuko dirulaguntza deialdian eskaera hori egin du

Joan den urte akaberan Espainiako Gobernuak udal inbertsioetarako dirulaguntzak jasotzeko deialdia zabaldu zuen eta gure eskualdeko bertze herriek bezala, Iturengo Udalak bere proiektua aurkeztu zuen: mutikoen eskola zaharraren egitura konpondu nahi du, etorkizunean mediku kontsulta egiteko asmoz. 84.423 euroko laguntza iragarria da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun