Asteburu kulturala antolatzeko bilera

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 13:08
Argazkia: J. OTXANDORENA TTIPI TTAPA

Datorren otsailaren 21ean, larunbata, Antzakaitz Kultur Taldea, Guraso Elkartea eta Antrotokiko gazteak Ulibeltzak Elkartean bilduko dira martxoan antolatzen den Asteburu Kulturalerako prestaketak egiten hasteko. Joan den urteko egitarauari eustea da beraien helburua, nahiz eta iaz antolatutako lehen feriak ez zuen arrakasta haundiegirik izan eguraldi txarraren ondorioz. Ea aurten eguraldiak feria ez zapuzteko aukera ematen digun! Asteburu Kulturaleko egitarau osatuaren berri hurrengo alean emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun