Euskal Herriko Mus Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 13:07

Aitzineko alean aipatu bezala, joan den otsailaren 6an jokatu zen Ulibeltzak Elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa. Bederatzi bikotek bertzerik ez zuten eman izena eta Jose Luis Agirre eta Jose Miguel Galain atera ziren irabazle. Beraz, Iruñean jokatuko den hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun