Bidasoa ibaiak gainezka egin eta inguruak ur azpian utzi ditu

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 13:06
Argazkia: Ainhoa ETXEBESTE <br> TTIPI TTAPA

Otsailaren 11ko euriteekin plaza, Karrika Nagusia, frontoia eta hainbat karrika urez bete ziren

Joan den astean egindako eguraldi kaxkarrak alertan jarri zuen herriko jendea. Otsailaren 11n, gure herritik pasatzen den Bidasoa ibaiak gora eta gora egin zuen etengabe arratsalde guztian, eta gauerako, herriko plaza, karrika nagusia, frontoia eta ugalde bazterreko karrika nahiz txoko guztiak urpean gelditu ziren. Zubi berriaren parean ere ibaia gainezka egitear egon zen. Suhiltzaileak ibili ziren gau guztian ibaiaren egoera kontrolatzen eta beraien esku zegoena egiten. Plaza berria egin zenetik, horrelako uholdea gertatzen den lehenengo aldia izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun