Torturaren Aurkako Eguna gogoratzen dute otsailaren 13an Lesakan eta Leitzan

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 12:51

Torturaren Aurkako Egunaren harira, hainbat mobilizazio egiten ari dira Euskal Herrian otsailaren 13an, ortziralean. Egun honetan, Joxe Arregi hil zela 28 urte bete dira, eta Joxe Arregi «torturen eraginez hil» zela gogoratuko da. Bide batez, antolatzaileek gogoratu dute Euskal Herrian 7.000 lagun torturatu direla. Joan den urtean, 64 kasu izan ziren, eta horien artean zeuden Igor Portu eta Mattin Sarasola bi preso lesakarren kasuak.

Elkarretaratzea Lesakako Plaza Zaharrean

Han eta hemen eginen diren ekitaldietako bat Lesakan izanen da. 20:00etan kontzentrazioa eginen da Plaza Zaharrean eta Bortzirietako herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.

Bideo emanaldia eta elkarretaratzea Leitzan

Leitzan ere zenbait ekitaldi eginen dira. Ostiral arratsaldean Atakabeltz Gaztetxean bideo emanaldia eginen da eta iluntzean Lopeneko iturrian elkarretaratzea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun