Lorategiko belarraren gaixotasunak

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

TTIPI TTAPA


Gaixotasunak saihesteko gomendioak:
- Komeni da belarra goizetan ureztatzea.
- Belarra lehorra dagoenean moztu.
- Ahalik eta garbien eduki: bildu belar gainera erortzen diren hosto eta adarrak
- Zuhaitz eta zuhaiska gehiegi ez landatu, hauek argia kentzen diote belarrari.
- Udaberrian, saihestu ongarri nitrogenatu gehiegi.
- Soro berrietan arrisku gehiago dago onddoen infekzioak hartzeko.
Kasu gehiago egin behar zaio lehenengo bi urteetan.

Gaixotasun batzuk:

- Dolar orbana: maiatza eta iraila artean ateratzen da. Orban txikiak, gorribeltzak.
- Rhizoctonia: uztaila eta urria artean. Berde ilun koloreko eraztunak, egunean zehar marroi kolorea hartzen dute.
- Pitium: ekainetik irailera. Zelai berrietan orban ilun handiak sortzen dira.
- Moho Lamoso: ekaina eta iraila artean. Kolore griseko orbanak, belarra haztea eragozten dute.

Lore eta landarean 09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun