Fruitu arbolen kimaketa

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 10:04
TTIPI TTAPA

Sagarrondoa eta udareondoa
Arbolaren adaburuan bost adar nagusi utzi. Enborraren altuera desberdinetan hasi behar dira eta norabide desberdinetara zuzenduak. Beharrezkoa balitz, adarrak pixka bat okertu behar dira eta soka edo zinta batekin lotu. Adar nagusietatik ateratzen diren adaxkak ere urtero kimatu behar dira erdiraino.

Adaburuaren hazkuntza lasterragoa izateko, komeni da udan kimatzea. Kimuen hiru laurdenak kimatu eta, dauden bezala utzi, adaburuaren adar nagusien luzapena diren kimuak. Adarrak horizontalki okertu eta lotu, horrela, kimu berriak errazagosortuko baitira. Garrantzitsuena barnealdera hazten diren adarrak kentzea da.

Aranondoa

Udan kimatzen da eta kimatzerakoan adaburuan 3 edo 4 adar nagusi utzi behar dira. Beharrezkoa bada, adarren arteko tartea handituko dugu, adarren artean kuña (falka, ziri) bat sartuz, bata bestearen parean hazteko. Bi urtetik behin “mantenuko kimaketa” behar du (bertikalki hazten diren adarrak)

Gereziondoa

Arbola “ardatz” forman kimatu behar da eta 2,5 - 3 metroko altueran. Gereziondoa abuztuan kimatu ohi da.

Lore eta landarean 09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun