Xabierrera joateko autobusak antolatu dituzte Erreka eta Arkupeak elkarteek

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 12a

Kirol elkartekoak martxoaren 14an joanen dira eta erretiratuak martxoaren 12an

Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak ere. Martxoaren 14an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da oraindik bazkide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat. Martxoak 7 arte egonen da zabalik izen emateko epea. Irteera goizeko 5:00 etan izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira.Gero autobusak Xabierren hartuko ditu eta Doneztebera itzuliko dira.

Arkupeak elkarteak meza eta bazkaria

Errekakoak baino lehenago, martxoaren 12an, Xabierko gaztelura egun bateko ateraldia antolatu du Arkupeak elkarteak. Gazteluko elizan erromesen meza aditzeko asmoa dute eta gero, Xabierko jatetxean bazkaldu. Ondotik, musika eta dantzaldia ere izanen dute, ohikoa denez. Bidai honetarako izen ematea otsailaren 16tik 27ra egin behar da eta hondar egun honen ondotik, ez da bertze inor onartuko. Egun osoko prezioa 30 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun