Urrezko Aizkolarien binakako txapelketako finalerdia jokatuko da larunbatean Uharte Arakilen

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 6a, 09:59

Gazte eta nagusien mailan

Urrezko Aizkolarien binakako aizkolari txapelketa Eusko Label Sari Nagusiko finalerdiak jokatuko dira otsailaren 7an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Uharte-Arakilgo pilotalekuan. Egur Sport enpresarekin batera, Nafarroa Oinez 09 eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu dute kirol ekitaldi hau eta Albaitaritza eta Bierrik elkartearen laguntza izan dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, Argiñe, 2009ko Oinezen maskota ere pilotalekuan izanen da. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta 16 urte artekoak doan sartuko dira.

Gazte mailan Larretxeatarrak leitzarren kontra

Horren truke, gazte mailako eta nagusien mailako finalerdi bana ikusteko aukera izanen da. Gazte mailan, Leitzako Ruben Saralegi eta Arkaitz Olano, Berako Oihan Larretxea eta Arraiozko Garikoitz Larretxea, iazko txapeldunen kontra ariko dira. Denera 24 enbor moztu beharko dituzte, bortz proba ezberdinetan.

Urrezko Mailan Jon Rekondo leitzarra

Urrezko mailan, Angel Arrospide eta Iñaki Azurmendi, Xabier Orbegozo Arria V eta Jon Rekondo leitzarraren kontra ariko dira. Hauek 28 enbor moztu beharko dituzte, 6 proba ezberdinetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun