Azken txanpan sartu da Errekak antolatutako eskuz binakako txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 4a, 10:37

Finalak martxoaren 7an jokatuko dira Donezteben

Errekak antolatutako Eskuz Binakako Zazpigarren Txapelketak aitzinera segitzen du. Finalak martxoaren 7an jokatuko dira Donezteben, baina otsailaren 1ean eta 4an finalerdi guztiak jokatzekoak ziren. Benjaminetan, hilaren 1ean egitekoak zituzten finalerdiak: alde batetik, Alberdi eta Baler­di (Azpeitia) Errekako Lana eta Indaren (Doneztebe) kontra aritzekoak ziren eta bertzetik, Leonet eta Ugalde (Oiartzun) Umore Onako Apezetxea eta Salaberriaren (Goizueta) kontra. Segidan, leku berean, alebin mailako finalerdiak jokatu ziren: Zalduendo eta Anduaga (San Miguel, Lizarra), Ayesa eta Iruritaren (Beti Onak, Atarrabia) kontra batetik, eta Arrue eta Gazta­ñaga (Andoain), Pedroa­rena eta Ezkirozen (Zugarralde, Burlata) kontra, bertzetik.

Ondotik, infantil mailako finalerdiak jokatu ziren: Larunbe eta Alduntzin (Burlata), Ugalde eta Zapirainen (Oiartzun) aurka eta Lizarraga eta Tollar (Bi Aizpe, Irurtzun), Aurrerako Olano eta Iparragirreren (Leitza) kontra.a gipuzkoarren kontra.

Kadete mailako finalerdiak ere Donezteben jokatzekoak ziren: Ijurra eta Lasa (Etxarri Aranatz), Errekako Zestau eta Karrionen kontra eta Ariztimuño eta Ulanga (Andoain), Cristobal eta Lizasoren (Añorga) kontra.

Jubenil mailan bi multzotan banatu dira parte-hartzaileak eta multzo bakoitzeko finalak ere joan den igandean egite­koak ziren Donezteben. A multzoan, Loidi (Añorga) eta Aretxabaleta (Markina), Manterola eta Arzelusen kontra aritzekoak ziren eta B multzoan, Sukia eta Arratibel (Tolosa), Arrieta eta Azpi­tar­teren (Hernani) aurka. Multzo bakoitzeko irabazleek final nagusia, bertze kategorietan bezala, martxoaren 7an jokatuko dute.

Senior mailakoak asteazkenean

Bigarren mailako senior kategorian asteaz­ken honetan, otsailak 4, jokatzekoak ziren final-laurdenetako partidak Berako Eztegaran. Finalerdiak, berriz, hurrengo asteazkenean, hilak 11, jokatuko dira Donez­teben, 19:00etatik aitzinera.
Senior elite kategoriako finalerdiak, berriz, otsailaren 4an jokatzekoak ziren Donezteben: Ontsalo eta Arraztoa (Aurrera Saiaz, Tolosa), Esnal eta Gorrotxategiren (Hernani) kontra eta Gure Txokoa­ko Pikabea eta Otxandorena, Renobales eta Galarrag

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun