Errugbiko jokalariak maillot berriarekin

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 4a, 09:52
TTIPI TTAPA

Sarako Izarra Errugbi elkarteko lehen bi taldeak maillot berriekin ari dira aurten, Bereciartuak eta Mayarro anaiek, George eta Jean Mariek eskainirik. Argazkian, ezkerretik hasita lehena eta hirugarrena, Donibane Lohizuneko Le Suisse ostatuko kudeatzaileak dira. Mayarrotarrek babestutako maillotak eman zizkieten Mathieu Brisson –bigarrena– eta Thomas Lastra –laugarrena– jokalariei. Eskuinekaldean dagoena Kristian Etxegarai da, Bereciartuko nagusietariko bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun