Ilbeltzaren 24ko ekaitzak ez zuen halako kalterik eragin herrian. Dena den, etxe anitzetan argindarrik gabe egon behar izan zuten biharamunera arte. Haizeak zuhaitz eder batzuk bota zituen, eta teila batzuk mugitu, baina zauriturik ez zen izan. Zurubian, berriz, negutegiak hondatu zituen.