Azken hiru urte hauetan turismoak ez du goiti egin

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 4a

Joan den urtean 2007an baino 167 lagun gutiago pasatu ziren Turismo Bulegotik

Turismo Bulegoak emandako zenbakien arabera, 2008ko urteak berretsi du 2006az geroztik ez direla turista gehiago etorri Sara aldera. Azken hiru urteak berdintsuak izan dira. Aitzineko urteetan bisitarien kopurua beti handitzen joan zen, baina orain, turismoaren garapena gelditu egin da.
2008an 19.024 lagun errezibitu zituzten Turismo Bulegoan, aitzineko urtean baino zertxobait gutxiago, orduan 19.191 izan baitziren informazio eske joan zirenak.
Turista gehienak agorrilean etortzen dira, eta ondotik uztaila da jende gehien hartzen duen hilabetea, baina bien artean diferentzia pixka bat bada. Agorrilean 2.692 lagun pasa ziren Turismo Bulegotik, eta uztailean 2.006. Buruilean 968 izan ziren, eta apirilean, maiatzean eta eriaroan 700-800 bat.
Beti ere Turismo Bulegoko datuen arabera, alokairuek behera egin dute. Aldiz, bisita gidatuek, izan herrikoak edo izan elizako ezkilara joa­tekoek, gora egin dute. Halere, Turismo Bulegoak ez du ondorio txarrik atera, haren ustez, beherakada orokorra normala delako, denbo­ra ezegonkorra izan delako, eta norberaren bakantzetarako dirua murriztu delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun