Aitzineko asteetan Zugarramurdiz solasean somatu ditugu hedabideak, krisiari eta langabeziari aitzin egiteko Espainiako Gobernuak iragarritako dirulaguntzen deialdian, Zugarramurdiko Udalak proiekturik aurkeztu ote zuen ala ez aipatuz. Hasiera batean, Gobernuak ez zela eskaerarik egin adierazi zuen, baina idazkariak Ttipi-Ttapari erran dionez, arazo batzuk izan arren, proiektua aurkeztu zuten. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 24an akitu zen. Idazkaria aitzineko egunetan ere saiatu zen bidaltzen baina ez zuela lortu kontatu dio Ttipi-Ttapari. Azken egunean, ordea, berriz saiatu zen eta Internetekin arazoak izan bazituen ere, «azkenean eskaera bidali genuen».