Urte honetan eginen diren ateraldiak zehaztu ditu Atxuria Mendi

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 4a

Argazkia joan den abendukoa da Aiako Harrietan ateria. Txanpaina eramaten da harat, gan zaizkigun lagunak txin-txin eginez oroitarazteko. TTIPI TTAPA

Taldeak Hilabeteko azken igandean eginen dira, urtarrilekoa izan ezik

Atxuria Mendi Taldeak prest du 2009an eginen dituen ibilaldien zerrenda. Urtarrilakoa izan ezik, bertze guztiak hilabeteko azkeneko igandean izanen dira.
Urtarrilean San Antonera eta abenduan Aiako Harrietara joatea usaian beti berak izaten dira, baina gainerakoak aldatu eginen dira: Zortzi milak aukeratu du Mendi Taldeak otsailerako; Zugarramurdiko itzulia martxoan eginen da; Leizetako bordara ateraldia apirilean izanen da, Lesakara maiatzean joanen dira, Donostiatik Oriorako bidea ekainean eginen da; irailean Bera-Hendaia ibilbidea eginen da; urrian Senpereko lakura izanen da ateraldia eta azaroan Berroeta-Lantz bidea eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun