Bidasoa Bizirik eta Bertizko Partzuergoaren arteko lankidetza hitzarmena

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

TTIPI TTAPA

Argazkia: Ttipi-Ttapa Bidasoa ibaiak zeharkatzen dituen inguruetako baliabide turistikoei balioa eman eta elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu zuten joan den urtarrilaren 23an Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Irun eta Hondarribiko baliabide turistikoak kudeatzen dituen Bidasoa Bizirik erakundeak. Alde batetik, garai batean Irun eta Elizondo lotzen zituen tren txikitoren izaera berresten du akordioak. Horrez gain, bi eremuetan gai kultural amankomunak daudela ere ageri da, hala nola, zinea, literatura, musika eta pintura. Aipatu hitzarmen horren bidez, kultur ekimen horiek turistikoki lantzearen alde azaldu ziren. Ekitaldian Bidasoaren inguru osoko jardunaldi bat egitea aurreikusi zuten, agente turistiko pubiko zein pribatuek parte hartzeko. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Bidasoa Bizirik erakundearen aldetik, Felix Asensio Irungo zinegotzia eta kontseiluko presidentea, Maite Pelaez Hondarribiko turismo zinegotzia eta Guillermo Etxenike kontseilari ordezkaria izan ziren, eta Bertizko Partzuergoaren izenean, Martin Garde Baztango zinegotzia eta Partzuergoko presidentea, Patxiku Irisarri Etxalarko alkatea eta Izaskun Goñi Bertizko Partzuer­goko kudeatzailea. Goiko argazkian ageri direneak sinadura ekitaldian parte hartu zuten sei ordezkariak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun