Bertizko Apartamentuen Elkartea sortu dute inguruko apartamentu turistikoek. Ezaguna denez, Partzuergoak eskualdeko Udalak nahiz arlo turistikoko enpresak biltzen ditu. Azken hauek Partzuergoko kideak dira hurrengo elkarteen bitartez: landa-etxeak, hotelak, jatetxeak, tabernak, kanpinak, aktibitate enpresak eta artisauak.
Orain arte, apartamentuek ezin zuten Partzuergoko kide izan, horretarako beharrezkoa zen elkartea osatu gabea zelakoz, baina dagoeneko posiblea da, Partzuergoan sartzeko moduan dira. Bazkide sortzaileak hainbat herritakoak dira: Saldias, Bera, Elizondo, Etxalar eta Urdazubikoak. Lehen pausoa eman dutenean, apartamentugehiago gehitzea da helburua.
Bazkide berriak
Bertizko Partzuergoak kide gehiagorekin bukatu zuen 2008a. Hiruak Bat Landa-etxeen Elkartea izan da gehien jaso dituena, zortzi bazkide berri sartu baitira.