2009rako tasa berriak indarrean daude urte hasieraz geroztik. 2008ko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran erabaki zituen Udalak.
1. Zerga-tasak:
• Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien %0,28.
• Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien %0,652.
• Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3a.
• Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga 2008an bezalakoa izanen da.
2. Uraren kontsumorako tasa finkatuko da dagokion ordenantza fiskala onesterakoan.
3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantendu eginen da. Hala, 30 euro ordaindu beharko dira auzolan bakoitzeko.
Erabaki hauei buruzko xehetasun gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzue.