Leurtzako igel gorriak kontrolpean

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

TTIPI TTAPA

Eguraldi heze eta euritsua denean ateratzen dira oihaneko igel gorriak euren gordelekuetatik, eta azken aste hauek aproposak izan dira horreta­ra­ko. Leurtzako urtegian, erraterako, aunitz ibiltzen dira, elikatzeko eta babesteko toki ona dutelako. Dena den, desagertzeko arriskuan daude eta hortaz, euren kontserbazioa legez bermatua dago. Ehiza debekatua izanaga­tik, egun hauetan ehiztariak oihaneko igel gorriak harrapatzen ibiltzen dira Leurtza aldean eta hori saihesteko neurriak hartu ditu Foru Poliziak. Azken urteo­tan bezala, Foruzaingoaren Babes Ekologikorako Atalak kontrol neurri paratu ditu martxan eta aste hauetan Leurtza inguruak kontrolatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun