Laster zabalduko ditu ateak Doneztebeko haurtzaindegiak. Dena prest dago eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimena ematen duenean paratuko da martxan. Obrak bukatuak eta haurtzaindegiko langileak aukeratuak daude: hiru hezitzaile, zuzendaria, sukaldaria, honen laguntzailea eta garbitasunaz arduratuko dena ariko dira lanean. abalean.
Miguel San Miguel alkateak adierazi digunez, Jaunaga enpresak egin ditu obrak, 285.000 euroko aurrekontuarekin, eta dirulaguntza %60 ingurukoa da. Barreneko altzariak paratzeak, berriz, 70.000 euroko gastua eragin du. Kasu honetan, laguntza %95-ekoa da. Dena prest dagoenez, barrutik zein kanpotik nola gelditu den erakusteko ateak zabaltzeko eguna egin zuten joan den larunbatean. tzea aire z
46 haurrentzako tokia
12 eta 36 hilabete artean dituzten 46 haur hartzeko tokia izanen du haurtzaindegi berriak, baina ikasturte hau 38rekin hasiko duela jakinarazi digu alkateak.
Bertzalde, eraikinak hainbat gela izanen ditu: gela bikoitza zerbitzuekin, gela xumea zerbitzuekin, zerbitzu anitzeko gela batez ere jantoki eta tailerrak egiteko, sukaldea, jolas-gela, harrera, bulegoak, bilera gela, ikuztegia, aldagelak, despentsa, biltegia eta bi patio, bat estalia eta ber